Trafiko mozketa ostegunean, CAF-eko atari inguruan
10:00etatik 18:00etara itxiko dute trafikoa.
Trafiko mozketa izango da bihar, osteguna, CAF enpresako sarreraren inguruan, Oria ibaiaren ibilgua egokitzeko egiten ari diren lanak direla-eta. Hain zuzen ere, J.M. Iturrioz kaleko 15. eta 27. zenbakien artean moztuko dute errepidea, 10:00etatik 18:00etara. Garajeetako erabiltzaileek eta aipatutako kaleko bizilagunek ez dute sarbidea erabat bermatuta izango, beraz, neurri egokiak hartu beharko dituzte, Udalak jakinarazi duenez.