Artadi elkarteak urriaren 28an ospatuko du 40. urteurrena
Pintxo-potea eta musika kontzertuak izango dira, Ataungo San Gregorio auzoko elkarte horren omenez.

San Gregorio auzoko plazan dagoen Artadi kultur elkarteak 40 urte bete ditu, eta urriaren 28an, larunbata, ospatuko dute urteurreneko festa. Pintxo-potearen aitzakian elkartuko dira, 19:00etan, ondoren eta musika kontzertuak antolatu dituzte. Beasaingo Sheldon’s taldeak joko du aurrena, 20:30ean hasita. Gauean, B DJ ataundarrak jarriko du musika.
1983an zabaldu zuten Artadi elkartea. Zuzendaritza berria sartu da orain, eta biziberritzeko hainbat ekimen hartu ditu bere esku.