Jexux Mari Irazuk jantzi du zapia
Udazkeneko zapi janztea jokatu da gaur Zaldibiako Zubiburu elkartean. Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Eneko Araiztegi eta Jexux Mari Irazu aritu dira nor baino nor.
Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Eneko Araiztegi eta Jexux Mari Irazu bertsolarien artean jokatu da gaur Udazkeneko Zapi Janztea, Zaldibiako Zubiburu elkartean. Bazkaldu ondorenean egin da bertso saioa.
Iazko irabazleak, Eneko Araiztegi segurarrak zapidun berriari, Jexux Mari Irazuri jantzi dio zapi horia.