Euskal eta poloniar dantzak udazkena alaitzeko
Aurtzaka dantza taldeak euskal dantzen lehena eta oraina taularatu du. Poloniar dantzekin borobildu zuen saioa.
Oraingoan ere Euskal Herriko txoko desberdinetako dantzak, aspaldikoak eta berriagoak diren beste batzuk eskaini zituzten Aurtzaka dantza taldeko dantzariek, Udazken kulturalaren barruan, Beasainen egin zuten saioan. Luzaideko Bolantak, Makil Txikiena, Fandango eta Arin Arinak,… Eta amaiera borobila izan zen; pasa den abuztuan Aurtzakako dantzariek Poloniara egindako bidaian ikasitako dantza batekin eman zioten amaiera. Polonian, Nowa Ruda hiriko nazioarteko jaialdian dantzatu zuten Kolonbia eta Turkia dantzariekin batera. Oraingoan, Aurtzakakoek, atzerriko dantzari-lagunen pausoak ere irudikatu zituzten.