Helduentzat patin ikastaroa gaur hasiko dute Zaldibian gazteek eta helduek

Gaur hasiko da Zaldibian gazteentzat eta helduentzat zuzendutako patin ikastaroa. Unai Matxin patinatzaile zaldibiarrak erakutsiko du teknika. Resti pilotalekuan izango dira saioak, asteartero 18:15etik 19:30era bitartean. Izena Karreane kultur etxean eman behar da. Ez da ordaindu beharrik. Lehenago, haurrentzat ikastaroak egin izan dituzte Zaldibian, eta patinatzaile talde bat ere sortu zuten, kirol hori zabaltzeko.

Ekainean egin zuten II. Patin Topaketa Zaldibian. /Iñaki Gurrutxaga