‘Lolaren bizikleta’ aurkeztuko du Alba Barbek Ordizian
Haurtzaroko sexu-abusuez ariko da idazlea. 17:00etan formazioa eskainiko du irakasle, teknikari edo hezitzaileentzat, eta 19:00etan saio irekia izango da.

Alba Barbe idazleak Lolaren bizikleta liburua aurkeztuko du etzi, D’elikatuzen. Haurtzaroko sexu-abusuez ariko da idazlea. 17:00etan formazioa eskainiko du irakasle, teknikari edo hezitzaileentzat. Horretarako izena eman behar da berdintasuna@ordizia.eus helbidean. 19:00etan, publiko orokorrarentzako saioa egingo du.