Merkataritzako beste bonu kanpaina bat hasi dute Lazkaon
Herriko 58 saltokitan erabiltzeko, 30 euroan erositako bonuekin 40 euroko balioko erosketak egin ahalko dira. Atzo jarri zituzten salgai, udaletxean.
Astelehenaz geroztik, Lazkaoko Udala merkataritzako bonuak saltzen ari da, Nik Lazkaon, zuk zergatik ez? ekimeneko zortzigarren kanpainan. 30 euroko prezioan eros daiteke bonu-orria; bakoitza 5 euroko zortzi txarteletan zatituta dator. Ondoren, Lazkaoko 58 saltokitan 40 euro gastatu ahalko da, erosketetan. Bi mila bonu atera ditu udalak, eta 810.000 euroko inpaktu ekonomikoa espero du. Bonuak azaroaren 30era arte trukatu ahal izango dira. Bonuak udaletxean erosi behar dira, 08:00etatik 17:00etara, edo astelehenetan plazan.