Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa izango da bihar

Bihar, Ordizia Txapeldun gazta txapelketa jokatuko da Plaza Nagusian, asteazkeneroko azokarekin batera. Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken 10 urteetako irabazleak lehiatuko dira bertan. 10:30etik aurrera izango da txapelketa. Iaz, Kortariko Gasna gaztandegiak irabazi zuen.