Patziku Perurenaren liburu bat landuko dute bihar Ataunen

Otso Irakurleen taldeak bihar egingo du urriari dagokion literatura-solasaldia, 19:00etan, udal liburutegian. Patziku Perurena idazle nafarraren Saski bete intxaur. Ezaldian bilduak irakurri dute, eta hartaz jardungo dira.
Azarorako ere izendatuta daukate irakurgaia: Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eleberria. Azaroaren 29an izango da hari buruzko saioa, ordu eta leku berean.

Patziku Perurena./Ttipi-Ttapa