Zaldibiako plazaren diseinu proposamena gaur erakutsiko dute egileek
'Ertzetik erdira' prozesuaren itxiera-hitzaldia eta emaitzen aurkezpena egingo dituzte, udal aretoan, gaur 18:30ean.
Zaldibiako plaza eraberritzeko, arkitektura ikasleek herritarrekin eta eragileekin elkarlanean garatu duten Ertzetik erdira prozesua bukatu da. Gaur egingo dute itxiera-hitzaldia, 18:30ean, udaletxeko aretoan.
Nolako plaza eraiki, zer osagai jarri eta espazioak nola banatu edo integratu landu dute prozesuan. Bertan parte hartu duten eragile, herritar zein erakundeetako ordezkariak gonbidatu dituzte, bereziki, gaurko hitzaldira. Xotil Natke arkitekto zaldibiarrak gidatuta, EHUko eta Innsbruckeko Unibertsitateko (Austria) arkitektura-ikasleek parte hartu dute. Emaitzak gaur erakutsiko dituzte.