Haurrentzako musikoterapia saioak emango ditu Eli Gordoak Legazpin
Doako saio bat eskainiko du hurrengo asteartean, hilak 31, 18:15an Laubide auzoan duen lokalean, jarduera ezagutzera emateko.
Eli Gordoa musikoterapeutak eta kontzientzia sentsorialean adituak haurrentzako musikoterapia saioak antolatu ditu Legazpin. Laubide auzoko 13 Bn duen lokalean emango ditu, eta hilaren 31an, doako saio bat eskainiko du, 18:15ean, zer egiten den ezagutzera emateko.
Musikoterapiaz baliatuta, jokoak, dinamika musikalak, kantua, musika tresnak, antzerkia, koreografiak, dantza… erabiliko ditu saioetan, besteak beste nortasuna, autoestimua, emozioen adierazpena konfiantza, komunikazioa, sozializazioa, errespetua, enpatia, kontzentrazioa, erlaxazioa eta koordinazioa lantzeko.
Informazio gehiago nahi duenak 678 319 487 telefono zenbakira deitu dezake, edo sentimusik@gmail.com helbidera mezu bat bidali.