Bake Faltsua eta Aurrez Aurre goierritarrek Parisko L'International aretoan joko dute etzi
Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitatera bideratuko dira kontzertuetako irabaziak. Saccage taldearen demo aurkezpena izango da.
Bake Faltsua eta Aurrez Aurre talde goierritarrek Parisko L’International aretoan joko dute etzi, larunbatean. Saccage taldearen demo aurkezpena izango da, eta Aurrez Aurre beasaindarrak eta Bake Faltsua ordiziarrak izango dituzte alboan. Bertan ateratzen dituzten etekin guztiak Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitatera bideratuko dituzte, “eraso ezberdinei aurre egin ahal izateko”, Aurrez Aurre-k sareetan zabaldu duenez. “Zoritxarrez identifikazioak, isunak, espazioen itxierak eta abar eguneroko ogia dira”. 19:30ean hasiko dira emanaldiak.