Cava festa izango dute asteburuan Zegaman

Bederatzigarren Cava Festa ospatuko dute Zegaman, asteburuan, eta egunak girotzeko ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Larunbatean eta igandean izango da ospakizuna, eta musikak girotuko du herria: ostiralean Jo Motel txaranga arduratuko da jendea animatzeaz; larunbatean, aldiz, Pancho Balbuena Mexikarra. Gainera, bi egunetan autobus zerbitzua egongo da. Bihar autobusa 00:10ean eta 01:55ean aterako da Zegamatik Legorretara. Larunbatean, aldiz, ostiraleko ordutegiez gain 03:40ean ere egongo da zerbitzua.
Cava jaialdia 20:00etatik 01:00etara izango da, eskolako patioan, eta aurtengo gonbidatuak Zeraingo Oiharte (Sagardo Aparduna) eta Galiziako Valtea (Albariño Aparduna) dira. Bestalde, aurten Zegaman San Sadurni D’Anoiako Vlancher, Oliver Viticultors, Canals & Munné, Vilarnau, LLopart eta Raventos i Blanc upategiak izango dira. Cava kopa bakoitzaren prezioa 2,5€ eta 3€ artekoa izango da; botilarena, aldiz, 10€tik 15€artekoa.
Jaialdian, gainera, afaltzeko aukera egongo da: oilasko izterra piperrekin, solomo burua, ajoarrieroa, arroza barazkiekin, idi haragizko hanburgesak piperrekin, hanburgesa beganoa pikillo saltsarekin, saltxitxak, txorizoa, entsalada, gazta eta menbrilloa, pastak eta kafea.