Domingo Unanue arkitektoaren altxorrak ezagutzeko ibilaldia, igandean
Europako Ondarearen Jardunaldietako bisita gidatua da. 10:30ean hasiko da, Ordiziako turismo bulegotik irtenda. Aurrez izena eman behar da.
Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, Domingo Unanue arkitektoaren altxorrak ezagutzeko ibilaldia izango da igandean Ordiziako alde zaharrean barrena. Bisita gidatuan parte hartzeko izena eman behar da aurrez, 943 882 290 zenbakira deituta edo turismo@ordizia.eus helbide elektronikora idatzita.
Doakoa da. Ordiziako turismo bulegotik aterata, 10:30ean hasiko da jarduera. Arkitektoaren irudia ezagutu eta bere eraikinik adierazgarrienak (Herri Antzokia, Txokolategia, Aita Urdaneta…) ezagutzeko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek.