Elkartasunezko poteo musikatua egingo dute gaur Lazkaon, euskararen oldarraldiaren aurka
Maizpidekoak triki-bertso poteoan, 2022ko uztailean./Aimar Maiz Euskararen aurkako oldarraldi judizialari aurre egiteko ekimenaren baitan, elkartasunezko poteo musikatua egingo dute, gaur osteguna, Lazkaon. Maizpide euskaltegiak eta Gerriko elkarteak antolatu dute, eta 18:30ean euskaltegi ataritik abiatuko dira kaleko errondan. Azaroaren 4ko Bilboko manifestaziora joateko, autobusean izena ere eman liteke.

Maizpidekoak triki-bertso poteoan, 2022ko uztailean./Aimar Maiz













