Urriaren 31an amaituko da bidaiaren zozketan parte hartzeko aukera. Azaroaren 7ti aurrera, 500 euro arteko sariak izango dira.
Bareak merkataritza elkarteko saltokietan kanpainaren kartela dute bereizgarri gisa.
Gertuko establezimenduetan erosketak egiteak saria dauka. Beasaingo Bareak elkartetako saltokietan erosten dutenen artean, Malagara bi pertsonentzako bidaia bat (hegaldia eta hoteleko bi gau barne) zozkatuko dute. Urriaren 31an amaituko da kanpaina. Bidaia horren zozketan parte hartzeko, Bareak saltokietan kanpainaren txartela lortu, eta erosketa bakoitzarekin zigilu bat lortuko da. Sei zigilurekin, datuak beteak eta bidaiaren zozketan parte hartzeko aukera dago automatikoki.
Beasain txartela eta GertuApp
Gainera, erosketa bat egiterakoan Beasain txartelarekin ordaintzeak edo Gertuapp aplikazioan agertzen den kupoia aktibatzeak 500 euro arteko saria izan dezake. Urriko kanpaina amaitu berri da, baina azaroaren 7tik 25era martxan jarriko dute berriro.