Ness by Esti Garcia sarituko dute etzi Donostiako Moda Festibalean
Festibalaren barruan, Euskadiko Moda Sariak banatuko dituzte larunbatean. Ness By Esti Garciak 'concept store' esanguratsuenaren saria jasoko du.
Esti Garcia Sanchez Ness by Esti Garcia bere arropa dendan.//Argazkia: Mikel Albisu Esti Garcia Sanchez (Ordizia, 1976) sarituko dute larunbatean Donostiako Moda Festibalean, Ness By Esti Garcia bere arropa dendari aitortza gisa. Atzo hasi zen ehunka diseinatzaile eta marka biltzen dituen festibala eta larunbatera arte iraungo du. Etzi, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo Sailak sustatutako Euskadiko Moda Sariak banatuko dituzte San Telmo Museoan, eta saridunetako bat izango da Ness. ‘Concept store’ esanguratsuenaren saria emango diote ordiziarrari.













