Oinarrizko Lehen Sorospen ikastaroa egingo du DYA-k, Ordizian, azaroan
Hamar orduko ikastaroa izango da, azaroaren 6an, 8an, 9an eta 10ean banatuta. Egun horietan, 18:30etik 21:00etara izango dira saioak. Izena 943 46 46 22 zenbakian edo DYA Gipuzkoaren webgunean eman behar da.
DYA Gipuzkoak Oinarrizko Lehen Sorospen ikastaroa egingo du Ordizian azaroko lau egunetan banatuta. Hamar orduko ikastaroa izango da, eta azaroaren 6an, 8an, 9an eta 10ean egingo dituzte saioak, 18:30etik 21:00etara, Barrena Kultur Etxean. Biztanlego osoari zuzendutako ikastaroa da.
Egunerokoan topa daitezkeen arriskurik nagusienak eta horiei aurre egiteko tresnak landuko dituzte, besteak beste, Bihotz Birika Susperketa, zauriak, hausturak edota erredurak. Matrikularen kostua 60 eurokoa da, eta ikasle kopurua mugatua denez, aurrez izena eman behar da, 943 46 46 22 zenbakira deituta edo DYA Gipuzkoaren webgunean.