Wushu-Kung Fu ligako bigarren txapelketa jokatuko da Antzizar kiroldegian
Inoizko parte hartze handiena izango dela aurreratu du antolakuntzak.
Larunbat honetan, Wushu-Kung Fu ligako bigarren txapelketa jokatuko da Beasainen, Lorea gimnasioak antolatuta, Antzizar kiroldegian, 10:00etatik 14:30era. Chiu Wai maisu handiaren omenezkoa izango da. Bertan Euskal Herriko eta kanpoko partaideak izango dira; Gasteiz, Burgos, Donosti, Tolosa eta Beasain. Antolakuntzako kide den Maria Izquierdok nabarmendu duenez “inoizko parte hartze handiena izango da”. Horrelako jardunaldiak jokatzeak duen garrantzian ere azpimarra egin du Izquierdok. “Euskal Herri mailan elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko balio du, kirol hau ikusarazteaz gain”. Larunbatean Antzizar kiroldegira inguratzeko gonbita luzatu die herritar guztiei.