Auna Sariketako produkturik berritzaileenaren saria irabazi du Orklik
ControlKlima klima-zonifikazio gailuarekin lortu du saria enpresak. Iturgintza, klimatizazio eta berokuntza sektoreetako 82.000 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute sariketan.
Orkli enpresak Auna Sariketako produkturik berritzaileenaren saria irabazi du ControlKlima klima-zonifikazio gailuarekin. Auna Distribucion iturgintza, berokuntza, klimatizazio, material elektriko eta energia berriztagarrien banaketa taldeak antolatzen du sariketa. Aurten zortzigarrena izan da. Iturgintza, klimatizazio eta berokuntza sektoreetako 82.000 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute. “Eskerrik asko bozkatu duzuen guztioi…sari honek bultzada eta energia ematen digu produktu berritzaileak garatzen jarraitzeko”, adierazi du sare sozialetan Orklik.