Etorkizuneko Ataun irudikatzeko ariketa egingo dute bihar
Ataungo hiri antolamenduko arauak berritzeko garaia denez, etorkizuneko herria irudikatzeko ariketa kolektiboa egingo dute, bihar, San Gregorioko Elkargunean, udalak antolatuta. Egun osoko jarduna izango da Ataun egin elkarrekin (10:00-18:00). Bazkaria eta haur zaintza zerbitzua jarriko dituzte.
Goizean, esperientziak ezagutzeko hitzaldiak izango dira. Arratsaldea talde-dinamikei eskainiko diete. Eguerdian, Anduriñaren Klownklusioak tartetxoa izango da.
Urduñako Ekoizpen trantsizio agroekologikoko proiektua azalduko du Marijo Imazek, goizean aurrena, Garapen ekonomiko eredua eta burujabetza saioan. Gero, Donostiako teknikari Iñigo Canterok gizarte kohesioa eta komunitatea izango du hizpide. Ibai Huizik, Usurbilgo Txirikorda proiektua azalduko du (etxebizitza ereduak).