Lazkaoko bi udal taldeek Bilboko azaroaren 4ko manifestazioa babestu dute, euskararen aurkako oldarraldi judizialari aurre egiteko
Euskara sustatzen jarraitzeko "konpromisoa" agertu dute EAJk eta EH Bilduk, agerraldi bateratua eginda. Lazkaotarrei ere dei egin diete manifestaziora joateko.
Lazkaoko Udalbatza osoak, berori osatzen duten EAJ eta EH Bildu alderdien udal taldeen bitartez, Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako Bilbon antolatu duen protestarekin bat egin dute. EAEko Auzitegi Nagusiak hizkuntza ofizialen erabilera arautzeko Udal Legearen garapena baliogabetu izanak, euskararen aldeko eta haren aurkako oldarraldi judizialaren aurkako ekimen sorta eragin du. Lazkaoko Udal osoak bat egin du ekimenekin.
EAJko eta EH Bilduko 13 zinegotziek agerraldi bateratua egin dute, manifestazioaren funtsarekin bat egin eta lazkaotarrei azaroaren 4an Bilbora joateko dei egiteko. Atzoko osoko bilkuran landu zuten mozioa, eta ondoren argazki batean adierazi dute sustengua, eta “euskararen aurkako oldarraldiak amaitzeko” eskatu dute.
“Euskara da Lazkaoko hizkuntza, eta hori sustatzen jarraitzeko konpromisoa dauka Udalak”, azaldu dute testuan.