Euskal Herriko kale-margolarien topaketa egin dute Beasainen
Sketchcrawl Euskal Herria taldearen deiari erantzunez, Euskal Herriko txoko desberdinetatik 30 inguru kale-margolari izan dira Beasainen. Argazki bilduma albistean.
Euskal Herriko kale-margolarien topaketa hartu du Beasainek, Sketchcrawl Euskal Herria taldearen ekimenez. Hiru hilabetez behin, mundu mailan egiten den ekimena da, eta oraingo honetan, Beasain izan da elkargunea. 30 bat kale-margolari aritu ziren herriko txoko desberdinak euren koadernoetan pintatzen. Hona hemen egunak utzitako irudiak: