Gaur amaituko da kontseiluak deitutako manifestaziorako joan ahal izateko autobusen izen ematea
Kontseiluak deitutako manifestaziorako joateko Zeraineko udalak autobusa antolatu du, gaur apuntatzeko azken eguna.
Euskararen aurkako epaien aurrean, azaroaren 4an Bilbon manifestazioa antolatu du Euskalgintzaren Kontseiluak; Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat lelopean.
Larunbatean arratsaldeko 17:00etan abiatuko da manifestazioa Euskalduna Jauregitik, eta Zeraineko udalak deialdira joateko autobusa antolatu dute. Bertara joan ahal izateko, herritarrak Zeraingo Udaletxera joan beharko dira izena ematera, 10 euroren truke joan ahal izango dira manifestaziora, eta izen ematea gaur amaituko da.