Herri-bazkarira apuntatzeko azken eguna
Igandean, Ezkion, herri-bazkaria egingo dute, adinekoekin elkartasunez. Gaur izango da izen emateko azken eguna.
Igandean adinekoekin elkartasunez herri-bazkaria antolatu dute Ezkion. Bazkal aurretik, 12:30ean, Ezkioko pilota eskolakoen partidak jokatuko dituzte. Ondoren, Argindegi Ostatuan egingo dute bazkaria 43 euroren truke, 65 urtetik gorako adinekoek 22 euroren truke).
Izen ematea gaur amaituko da, eta Udaletxean edo Udaletxeko telefonora deituz eman beharko da izena (943 72 13 03). Udaletik erraztasunak jarri nahi dizkiete herritarrei eta norbaitek bazkarira gerturatzeko arazorik izango balu, udalak garraio zerbitzua jarriko dio.