Hilerrira joan-etorria egiteko autobusa ibiliko da bihar Lazkaon

Santu Guztien Egunean, bihar, Lazkaotik hilerrira joan-etorrian ibiliko da autobus bat. Igotzeko zazpi bidaia egingo ditu, eliza paretik: 10:00, 11:00, 12:00, 12:45, 15:45, 16:45 eta 17:45ean. Hilerritik kalera, beste zazpi, ordu erdi geroago. 28 leku ditu autobusak, eta doan da.

Lazkaoko hilerria./Hitza