Legorretako Udalak ere autobusa antolatu du larunbateko manifestaziora joateko
Osteguna izango da izena emateko azken eguna. Pertsona bakoitzak 5 euro ordaindu behar ditu autobusera igo aurretik, larunbatean bertan.
Legorretako Udalak ere bat egin du larunbaterako Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioarekin, azken hilabeteetan euskararen sustapenaren eta normalizazioaren aurka hartutako neurrien kontra protesta egiteko. Autobusa antolatu dute Legorretatik, eta osteguna izango da izena emateko azken eguna. 15:00etan aterako da autobusa autobus geltokitik, eta itzulera manifestazioa bukatzerakoan izango da.
Autobusean joan nahi dutenek Kultur Etxean, udaletxean edo galdetegia beteta eman dezakete izena. Pertsona bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu larunbatean bertan, autobusera igo aurretik. Adin txikikoentzat doan izango da.