Minbiziaren ikerketarako diru bilketa egingo dute Beasainen
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak egingo du bilketa, larunbatean, goizean zehar.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak, diru bilketa egingo du Beasainen, larunbatean, azaroak 4, goizean zehar, Nafarroa etorbidean. Jasotako dirua, minbiziaren ikerketara bideratuko dute. Elkartetik gogorarazi dute, ikerketari esker, biziraupen tasa %55,3koa dela gizonezkoetan eta %61,7koa emakumezkoetan. Helbura da 030 urtean %70a gainditzea. Horretarako, ezinbestekoa da ikerketa bultzatzea. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak, ikerketa onkologikoko hainbat proiektu lagundu ditu; 2022 urtean, 374.651 euro bideratu zituen.