Alerta laranja ezarri du Euskalmetek haizeteengatik
Gaurko eta biharko egin du abisu deia, 100 km/h-ko abiadura gainditu baitezakete haize boladek. Bihar eta etzi, berriz, elurra 1.200-1.300 metroan egin dezakeela iragarri du.
Euskalmet euskal meteorologia agentzia alerta laranja ezarri haize handiarengatik. Gaur iluntzetik bihar goizaldera haize bolada handiak espero ditu, 100-110 km/h-ko abiadura gainditu ditzaketenak, bai haizeguneetan zein hala ez direnetan.
Horrez gain, bihar eta etzi elur-maila 1.200-1.300 jaits daitekeela iragarri du, eta ostiral arratsaldetik aurrera 1.5oo metrora igoko dela. Bihar arratsaldean trumoi-ekaitza bota duela dio, eta hortaz, Aralarko eta Aizkorriko gailur nagusiak zuri esna daitezke ostiralean.