Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoan bisita gidatu antzeztua egingo dute igandean, 12:00etan, Hijos de Martin y Loinaz antzerki taldeko kideek. Entsegu orokorra egin dute gaur.
Gaur hasiko da ekitaldiz beteriko Azaroan Musika zikloa. Santa Zezilia kontzertua hilaren 25ean izango da, Urbeltzen. Abenduaren 3an, ‘Aztarnetan’ ikuskizuna egingo dute.
Euskal pentsamenduaren iraganaz eta etorkizunaz aritu dira, pentsalari zegamarrak jorratutako bidean jarraitzeko asmoz. Filosofian sakontzeko beste hiru ekimen ere iragarri dituzte.
Herritar talde batek hilean behin mendi irteerak antolatuko ditu hilaren azken igandean. Lehen irteera larunbatean izan zen, gauez egitea erabaki zuten, baina hurrengoak egunez izango dira.
Zegamako Anduetza parketxera Olentzero joango da bisitan azaroaren 18an, 19an, 25ean, 26ean, abenduaren 2an, abenduaren 6tik 10era, eta abenduaren 16an. Talo tailerra ere egingo dute.
Beasaingo Bealak taldeak ohi bezala autobusa antolatu du azaroaren 12an jokatuko den Behobia-Donostia maratoi erdian parte hartuko duten korrikalarientzat. Izena eman daiteke dagoeneko.
Gaurko eta biharko egin du abisu deia, 100 km/h-ko abiadura gainditu baitezakete haize boladek. Bihar eta etzi, berriz, elurra 1.200-1.300 metroan egin dezakeela iragarri du.
Ekitaldien banakako balorazioa, festen balorazio orokorra, eta iritzi bilketan jasotakoak azaldu eta landuko dituzte.
Bi herriak senidetuta daude. Aurtengo martxoan egin zuten Eltziego Eguna Idiazabalen.
Senior mailako pilota partida ostiralean da, Gurea pilotalekuan, 19:00etan.
Ondarroako Augustin Zubikarai saria irabazi du ordiziarrak 'Loak ezkutatzen duena' lanarengatik.
Igandean 11:00etan hasiko da. Aurrez izena eman behar da.
Herriko egutegirako argazkien sari ematea 18:00etan izango da, udaletxeko ganbaran. Ondoren, 18:30ean, gaztaina erreak banatuko dituzte.