Jokin Gabilondo futbolari urretxuarraren lagunak, Barakaldon
Jokin Gabilondo futbolari urretxuarraren Malaga taldeak Errege Kopako lehen kanporaketa jokatu du gaur Barakaldon. Malaga sailkatu da, penaltietan. Gabilondoren lagunak partida ikustera joan dira. 25 lagun inguru joan dira Urretxu eta Zumarragatik, gehienak Malaga taldearen kamiseta soinean zutela. Gabilondok ez du jokatu (ligan astebururo jokatzen ari da eta entrenatzaileak atsedena eman dio), baina lagunek primeran pasa dute. Bukaeran zelaian bertan argazkia atera dute Gabilondorekin.