Patxi Zubizarretak beste eleberri bat aurkeztuko du
Ondarroako Augustin Zubikarai saria irabazi du ordiziarrak 'Loak ezkutatzen duena' lanarengatik.
Patxi Zubizarreta ordiziar idazleak Loak ezkutatzen duena eleberria aurkeztuko du bihar Donostian, Elkar aretoan. Insomnioari buruzko erreportaje bat bezala hasten da kontakizuna, baina laster detektibe nobela batean bihurtzen da, bere misterio eta jazarpen eta guzti, funtsean egungo gizartearen diagnostiko gordina egiteko. Augustin Zubikarai saria irabazi du ordiziarrak lan honengatik.