Ehunmiletako izen ematea ostegunean irekiko dute
1.450 korrikalarirentzat tokia izango da. 2024ko edizioa, uztailaren 12an, 13an eta 14an jokatuko da.

EHM lasterketaren irteera, iaz. //Aimar Maiz
Ehunmilak, G2Haundiak eta Marimurumendi lasterketetako izen emateak irekiko dituzte ostegunean, hilak 9, 17:00etan. Online egin beharko da izen ematea, azken urteetan bezala. 2024ko edizioa, uztailaren 12an, 13an eta 14an jokatuko da.
1450 korrikalarirentzako tokia izango da, denera: Ehunmiletan 550, bai banaka zein taldeka; G2Hn, beste horrenbeste; eta MMMn, 350. Azken edizioetan G2Hko eta MMMko dortsalak egun bakarrean amaitu ziren.
Prezioak
Prezioak ondorengoak izango dira: EHMn izen emateak 151 euro balio du; G2Hn 95 euro: eta MMMn 47 euro.