Ekain Imaz eta Xabier Martin deitu dituzte Espainiako errugbi selekziorako
Espainiako selekzioak Kanadako selekzioaren aurka jokatuko du larunbatean, La Vila Joiosan.
Ekain Imaz eta Xabier Martin errugbilari beasaindarrak deitu ditu Pablo Bouza Espainiako XV errugbi selekzio absolutuko entrenatzaileak Espainiako XV Selekzioarekin jokatzeko. La Vila International Cup txapelketa jokatuko du taldeak datozen bi asteburuetan La Vila Joiosan (Alacant), eta bi goierritarrak larunbatean Kanadako selekzioaren aurkako partidarako hautatu dituzte.
Espainiak Kanadaren aurka jokatuko du larunbatean, 20:00etan. Txapelketako beste partidua Estatu Batuen eta Brasilen artekoa izango da, 16:00etan. Partida bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute hilaren 18an, eta beste biek hirugarren postua izango dute jokoan. Imazek Biarritz Olympique taldean jokatzen du, eta Martinek, berriz, Alcobendas Rugby Klubean.
𝗖𝗢𝗡𝗩𝗢𝗖𝗔𝗧𝗢𝗥𝗜𝗔 #LeonesXV 📌
— España Rugby (@ferugby) November 6, 2023
Los jugadores elegidos para el partido ante @RugbyCanada que se celebra en Villajoyosa. 🙌🏽
🔗 https://t.co/ys2TYepa2B#LoQueNosUne | #LeonesXV pic.twitter.com/exTWQ6ca3w