Iraitz Zubizarreta lau t’erdiko Promozioko finalera sartu da
Tolosan jokatuko du, larunbat arratsaldean, Julen Egiguren azpeitiarrarekin.

Promozioko edo 2. mailako Lau t’erdiko txapelketaren finala jokatuko du Iraitz Zubizarreta ataundarrak. Tolosako Beotibarren da partida, larunbat arratsaldean. Julen Egiguren azpeitiarra izango du aurkari. Ostiralean, finalaurrekoan, Unai Alberdiri 22-19 irabazi zion Zubizarretak, Villabonan. 2021ean txapeldunorde geratu zen Zubizarreta, eta iaz Egiguren.

Iraitz Zubizarreta eta Joanes Bakaikoa, 2021eko azaroan, Altsasuko Burunda pilotalekuan, lau t’erdiko Promozioko finala jokatuta./Hitza