Kaleko pintaketak eta haiek garbitzeko gastua ugaritu dira Lazkaon
Lazkaoko Udalak «kezka» agertu du kalean, parkeetan eta hiri altzarietan azkenaldian ugaritu diren pintaden inguruan. Horiek garbitzeko gastua aurtengo urtean 15.000 eurotik gora doala ohartarazi du udalak. Herria «guztiona» dela, eta errespetua eta ardura eskatu ditu Kepa Zubiarrain alkateak.