Soinuenera irteera antolatu du Hitzarok azaroaren 24rako
Euskal Herriko nahiz munduko kontinente guztietako 400 tresnatik gora daude ikusgai museoan. Izen-ematea azaroaren 17ra arte egin daiteke.
Hitzaro euskara elkarteak Soinuenera irteera antolatu du azaroaren 24rako. Herri musikaren txokoa da Soinuenea. Oiartzunen dago eta 1994tik herri musikaren dokumentazio zentroa eta museoa da. 20.000 dokumentuz osatutako bilduma dago bertan. Museoan Euskal Herriko nahiz munduko kontinente guztietako 400 tresnatik gora daude ikusgai, eta tresnak ikusteaz gain, entzun egin daitezke audio sistema baten bidez.
Izen-ematea azaroaren 17ra arte egin daiteke, Hitzaro elkartearekin harremanetan jarrita. Pertsona bakoitzak 5 euro ordainduko ditu. Mintzalagunentzat, AEKko ikasleentzat eta Hitzaroko bazkideentzat doan da. Garagartza plazako autobus geltokitik irtengo dira parte hartzen dutenek, 9:30ean.