Adin txikikoen zentroan ate irekiak, bihar
Segurako Udalak adin txikikoen zentroko ateak ireki nahi dizkie herritarrei, zentroa erakutsi eta nerabeekin tarte bat igarotzeko.
Bihar, 18:30ean, Segurako Udalak Azaro Morea kultur agendaren jarduera berri bat aurkeztuko du; izan ere, babes gabeko adingabeek zentroko ateak irekiko dituzte. Era honetan, herritarrei zentroa erakutsiko diete eta elkarrekin egoteko tartea izango dute. Kultura Sailak esan du ekimen hau baliagarria izan daitekeela nerabe horien errealitatea eta egoera ezagutzeko, baina, batez ere, zentroa nolakoa den erakutsi eta nerabeen egunerokotasuna islatzeko.