Ehunmilak proiektua osatzen duten lasterketetako distantziak eta desnibelak egokitu dituzte
Aurrerantzean, ofizialki, Ehunmilak ultra-trailak hiru kilometro gehiago izango ditu, eta Goierriko Bi Haundiak trailak bi.
ehunmilak 24 Ehunmiletako antolakuntza batzordeak lasterketetako distantzia eta desnibelak egokitu ditu. Iturri horien esanetan, azken urteetan jaso dituzten inkesten emaitzetan “maiz” ateratzen ziren proiektua osatzen duten lasterketek dituzten distantzia eta desnibelari buruzko zalantzak.
“Hori kontuan izanda, azken urteetan gailu eta aparatu desberdinak erabiliz eskuratu ditugun track ezberdinen azterketa egin dugu. Ondoren, informazio guztia topografo batek aztertu eta egiaztatu du. Azkenik, dauden desbiderapenak ikusita aldaketak egitea erabaki dugu”, azaldu dute.
Ondorioz, honela geratu dira lasterketetako luzerak eta desnibelak:
- Ehunmilak Ultra-Traila (171km / D+ 10.500m)
- Goierriko 2 haundiak traila (90km / D+ 5.500m)
- Marimurumendi maratoia (42km / D+ 2.300m)
🔴 DISTANTZIA ETA DESNIBELAREN EGUNERAKETA https://t.co/UfeJp5zpEN
— Ehunmilak UltraTrail (@EhunmilakG2) November 7, 2023
🟠ACTUALIZACIÓN DEL DESNIVEL Y LA DISTANCIA https://t.co/60kHa1nuR3#ehunmilak24@GoierriTurismo @GITBinfo @goierriHitza @berria @lasterketak @CarrerasMontana @ternua @NotGip @diariovasco pic.twitter.com/gjS8bDZ27O













