Etxeko kontsumoa egokitzen ikasteko saio praktikoa egingo dute udaletxean, etzi
Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da, argitu@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan edo 628 53 03 03 telefonoan.
Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko saio praktikoa egingo dute ostegunean Ordizian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Ordiziako Udalarekin elkarlanean antolatuta, Energia Argitu programaren barruan. Udaletxeko pleno aretoan izango da, 18:00etan.
Tailerrean herritarrei erakutsiko zaie kontsumoak modu egokian banatzen, kontsumoa murrizteko eta efizienteagoak izateko. Norberaren argindar kontsumoaren datuak lortzeko, murriztu eta birbanatzeko, tarifarik egokiena aukeratzeko eta kontratatutako potentzia behar dena dela egiaztatzeko gakoak emango zaizkie.
Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, argitu@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita edo 628 53 03 03 telefono zenbakira deituta.