Hitzarmenaren aldeko mobilizazioak "masiboak" izaten ari dira CAF lantegian
Hiru orduko lanuztea egin dute gaur eta ostegunerako ere mobilizazioak deitu dituzte.
CAFeko langileek hiru orduko bigarren lanuztea egin dute gaur, «hitzarmenaren negoziazioa bultzatzeko». LAB sindikatuak adierazi duenez, «zuzendaritzaren aldetik ez dugu bestelako proposamenik, eta soilik presioaren bidez lortuko dugu bilera berri batera deitzea». Mobilizazioak «masiboak» izaten ari direla nabarmendu dute. Ostegunean egingo dute hurrengo lanuztea.