Mendizale finenak saritu ditu Aizkorri Mendizale Elkarteak
Aizkorri Mendizale Elkarteak urtean zeharreko irteera gehienetan parte hartu duten gaztetxoak dira omenduak.
Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak Finalista Eguna ospatu du asteburuan. Azken urtean elkarteak antolatutako irteera gehienetara joan diren gaztetxoak omendu zituzten. Ondorengoak izan ziren omenduk: Sei irteerekin berdinduta, Martin Rodrigo eta Liher Zaballos; bost irteerekin, Oier Imaz eta Lierni Rodrigo; eta lau irteerekin, Garazi Zaballos. Irteeraren baten parte hartu duten haurrak ere sari. Garinen egin zuten sari banaketa, Beasaingo herrigunetik Murumendira txangoa egin ostean.