Olivia Zosia eta Laida Ojanguren dira irabazle Olaberriko argazki lehiaketan
Helduen mailan, 'Arrosa denbora' argazkiarekin lehenengo saria lortu du Zosiak. Gazte mailan, Ojanguren irabazle.
Olaberriko argazki lehiaketako sariak lehengo asteazkenean, azaroaren 1ean, banatu zituzten, udaletxean. Helduen mailan, lehen saria Olivia Zosiak jaso du, Arrosa denbora argazkiarekin. Bigarren Adrian Fajardo (Errekalde auzoko behia) eta hirugarren Koro Olaizola izan dira.
Gazte eta haur mailan (18 urtetik behera), Laida Ojangurenek irabazi du aurreneko saria, bigarren Ibai Sese eta hirugarren Maialen Agirre (Begien adierazpena) geratu diren bitartean.
Lehiaketara aurkeztu dituzten argazkien sorta bat erabiliko dute 2024ko herriko egutegia ilustratzeko.