Bruselan bizi den Zumarragako gazte bat koman dago, jipoia jaso ondoren
Azaroaren 1ean 30 lagun inguruk Soufyane El Inrani zumarragarra jipoitu zuten Bruselan (Belgika). 19 urteko gaztea koman dago. Zumarragarrak Molenbeek auzoko metroko irteeran jaso zuen jipoia.
El Inrani 2004an jaio zen. Familia bera haurra zenean etorri zen Zumarragara. Urretxu-Zumarraga Ikastolan ikasi zuen. Irailean Bruselara joan zen lan egitera eta osabaren etxean bizi da. Hiru anaia-arreba ditu eta bera gazteena da. Gurasoak eta anaia bat Bruselara joan ziren gertaeraren berri izan bezain laster.