Miriam Luki idazle urretxuarrak Zilarrezko Euskadi saria jaso du
Miriam Luki idazle urretxuarrak Zilarrezko Euskadi saria irabazi du, Argialdiak ipuin liburuarekin. Saria atzo jaso zuen, Donostiako Hontza liburudendan, Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziaren eskutik.
Zilarrezko Euskadi saria Gipuzkoako liburu-saltzaileek ematen dute. Lukiri euskarazko lan onenari dagokion saria eman diote. Lukik egoera eta giro ezagunak liburuan islatzeko erakutsi duen abilezia eta bere estilo berezia azpimarratu dute.