A30eko greba feminista orokorraren batzordearen bileran parte hartzeko deia
Ostegun arratsaldean izango da bilera, 18:30etik 20:00etara, Beasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan.
Azaroaren 30erako deituta dagoen greba feminista orokorrarekin, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Denon Bizitzak Erdigunera plataformarekin zaintzak “mahai gainean jarri” nahi ditu “dagokien garrantzia emanaz”. “Sistema hau iraultzeko beharra ikusten da, zaintza publiko eta komunitario duin baten alde, denon bizitzen alde”.
Gaiaren inguruan herri hausnarketa abiatu zuten Beasainen, eta orain, hausnarketa eta greba lanketa eragile ezberdinetara zabaldu nahi dute. Hala, greba batzordean parte hartzeko deia zabaldu dute. Ostegun arratsaldean izango da bilera, 18:30etik 20:00etara, Beasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan.