AHTaren zundaketen aurkako mendi martxan parte hartzeko deia
STOP AHT Zundaketak ekimenak goierritarrak deitu ditu, larunbatean, hilak 11, Lakuntza eta Arbizu artean egingo den mendi martxan parte hartzeko.
STOP AHT Zundaketak ekimenak goierritarrak deitu ditu, larunbatean, hilak 11, Lakuntza eta Arbizu artean egingo den mendi martxan parte hartzeko, non AHTaren Nafarroako zatian diren zundaketa puntuak ezagutuko diren. Horietako lau puntu AHTa Nafarroatik eta Goierritik barrena Ezkiora joateko alternatibari dagozkio, Aralar azpiko balizko tunel inguruarenak.
Ibilaldia Lakuntzako plazatik abituko da 9:30ean, Arbizura joateko, eta handik, Lakuntzara itzuliko dira. 10 kilometroko ibilaldia izango da, hamaiketakoa Arbizuko plazan egingo delarik, norberak berea eramanda. Ardoa eta zukuak antolakuntzaren eskutik izango dira eta 14:30ean bukatuko da ibilaldia. «Oso garrantzitsua da herritarrok proiektu txikitzaile eta xahutzaile hau ezagutzea eta gure aurkakotasuna adieraztea», nabarmendu du antolakuntzak.