Behobia-Donostia lasterketara joan-etorria egiteko autobusa jarriko du Bealak taldeak
Agirre Kirolak dendan eman behar da izena, eta prezioa zortzi euro da. Autobusa 08:00etan abiatuko da Beasaingo tren geltokiaren aurretik.
Urtero bezala Beasaingo Bealak atletismo taldeak Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa jarriko du. Azaroaren 12an, igandean jokatuko da lasterketa. Autobus hau baliatu nahi dutenek izena eman beharko dute, Agirre Kirolak dendan eta 8 euro da prezioa. Irteera 08:00etan izango da geltokiko biribilgunean eta bueltarako, bi autobus izango dira, bata 12:45ean eta bestea, azkena iristen denean. Ordutegiak orientagarriak dira, eta egunotan zehaztuko dituzte.