Elikadura katearen balioak jorratuko ditu Landaolak jardunaldi batean
Ostiral goizean, bi hitzaldi eta lau ereduren aurkezpena egingo dute, Zaldibiako Goizane zentroan.
Goizane eraikina, Zaldibian./Goimen Landaola landa garapen elkarteen federazioak Elikadura balio kateko proiektu eta esperientziak ezagutuz jardunaldia egingo du, ostiralean, Zaldibia. Goizane zentroan izango da, 09:15ean hasita. Millenialek bertako produktuez duten ikuspegia landuko du Prosumerlab-ek (09:30), aurrena. Jarraian, Lurretik merkatura gaia landuko du Leartikerrek (10:15). Kafea hartzeko tartearen ondoren, lau proiektu eredugarri aurkeztuko dituzte (11:30). Galderen txandarekin amaituko da jardunaldia, 13:00etan.

Goizane eraikina, Zaldibian./Goimen













