Elikagai bilketarako boluntarioak behar dira Goierrin
Azaroaren 24an eta 25ean egingo da Olaberriko eta Beasaingo merkatal zentroetan. 80 inguru boluntario beharko dira.
Elikagai bilketa erraldoia egingo da azaroaren 24an eta 25ean, Elikagai Bankuaren ekimenez. Goierri behean Nagusilanen laguntzarekin egingo dute Beasaingo eta Olaberriko merkatal zentroetan baina boluntarioak beharko dira. 80 inguru boluntario beharko dira. Egun horietan laguntzeko prest daudenek deitu 658 750 767 telefono zenbakira.